Elizabeth Blackwell

Elizabeth Blackwell (1821eko otsailaren 3a - 1910eko maiatzaren 31) mediku lanbidean sartu zen Estatu Batuetako eta mundu osoko lehen emakumea izan zen.

Bristolen (Ingalaterra) jaio zen, Samuel Blackwellen, azukre fingailu zena, eta Hannah Lanen bederatzi umeetako hirugarrena izanik. Horrela, nahiko gaitasun ekonomiko handidun familia batean hezi zen, seme-alaben heziketa ordaintzeko nahikoa zena, alegia. 1831n familiak Cincinnatira, AEB, emigratu zuen eta bere aitak New Yorken findegi bat ireki zuen. Elizabeth Blackwellek medikuntza ikasteari ekin zion aita hil ostean, medikuntza praktikoan lan egiteko asmoekin.

Abolizioaren aldeko estatubatuar mugimenduan parte hartu zuen.

Hamar unibertsitatek bere eskaerari uko egin zieten Gineran (New York) onartu zuten arte. 1849ko urtarrilaren 11n AEBko medikuntzako doktore titulua eskuratzen lehenengo emakumea bihurtuko litzateke.

Elizabeth BlackwellElizabeth Blackwell Volver